Asteburu hauetan Eskola Kirolaren hainbat jardunaldiz disfrutatzeko aukera izan dugu. Urria osoan zehar dibertsioz eta une ederrez betetako kirol desberdinak probatzeko aukera izan dute gure ikasleek. Besteak beste, errugbya, eskubaloia, saskibaloia, triatloia eta kros modalitateak izan dituzte azken larunbat hauetan, non ehundaka taldekiderekin topatzeko aukera izan dute, kirol berriak ikasiz eta jada ezagunak praktikatuz. Honez gain ere, gure alebinek jada martxan jarri dute saskibaloiko ohiko txapelketa, non hurrengo hilabeteetan hainbat partidu jolasteko aukera izango duten. Bestalde, benjaminek, eskubaloiko txapelketari eman diote hasiera, kirolean murgilduz eta esperientzia berriak biziz.
Hemen dituzue jardunaldietako argazki batzuk:








