Urte berriarekin batera iritsi zaigu hain maitatuak diren hondartza futboleko jardunaldien momentua. Asteburu honetan gure ikasleek hondartza futboleko lehen jardunaldia jokatzeko aukera izan dute. Zorionez, eguraldiak lagunduta, goiz polit bat pasa zuten umeek, putzuetan eta zuloetan hanka sartuz, gol eta geldiketa ugari eginez, baita olaturen batek zelai erdia eramanaz ere, a ze eguna!. Zorionak danoi!




