Partekatu
Azken asteburuan gure ikasleek saskibaloiko eta eskubaloiko txapelketetako azken jardunaldiaz disfrutatzeko aukera izan dute. Eguraldiak lagunduta, amaiera bikaina eman diogu eskola kiroleko urteari, partida politak jolastuz eta une dibertigarriak biziz.
Gure lehen hezkuntzako 5. mailako neskek finalera sailkatzeko aukera izan dute baina azken partidu honetan ezin izan dute garaipena lortu. Hala ere, izugarrizko urtea burutu dute gure neskek, zorionak!
Hemen dituzue azken asteburuko jardunaldiko argazki batzuk: