Partekatu
Arkamurka bidea, Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuaren barne dago, eta gaur han izan gara, nekazal lurrez eta basoz hornitutako bide eder horietan: Mutxio parketik barrena, Santa Barbara ermita ikusi dugu, Zingira baso berezian barrena ibil gara eta azkenik Vista Alegreko parkea zeharkatu. Bertako espezie nagusia arkamurka da –Zarauzko Udala espezie hori birpopulatzeko ahaleginetan dabil–, baina inguruan gorostiak, gurbitzak eta erratzak ere ikus daitezke. Hegaztien, narrastien eta ugaztun txikien bizileku ere bada. Paraje ederretan bizi gara, bai hoixe!