Partekatu
Sartu gara 17-18 ikasturtearearen azken txanpan eta DBHko ikasle batzuk ez ohiko azterketatan dauden bitartean, gainerakoekin ekimen batzuk egiten hasi gara: gaur adibidez Mindfulness saioa izan dute batzuk, kirol ekintzak besteek, laburmetraiak ikusten aritu direnak ere badira eta 1. DBHkoek Argazki rallya izan dute. Goizean goiz, Iraia Gallego gure ikasle ohia etorri da argazkigintzari buruzko azalpenak ematera. Ondoren, Photomuseumera joan gara. Eta azkenik, argazkiak ateratzeko tartea izan dute ikasleek Zarauzko alde zaharrean. Gaua hauxe: Hiria eta natura. 3 sari banatu ditugu ikasleen artean, argazki onentsuenak zirelakoan. Oso ondo pasatu dugu denok!