Urtero legez, ekainaren 10ean, FAMILIA, IKASLE eta LANGILEEN TOPAKETA ospatuz eman genion bukaera ikasturteari ANTONIANO IKASTETXEKO kideok. Aurtengoa XXXVI. edizioa izan da.
Larunbatean, goizeko 10:30etatik aurrera FAMILIA, IKASLE eta LANGILEEN arteko KIROL TOPAKETAK antolatu genituen, brilet, zunba eta futbito partiduekin. Animatu parte hartzera! 16:00etan ikasleen lehenengo emanaldia izan genuen eskolako kiroldegian, HH (2-5 urte) eta LH1-2 mailetako ikasleen eskutik. Bigarren emanaldia 17:00etan izan zen, LH (3-4-5-6) eta DBHko ikasleekin.
ESKULANEN ERAKUSKETA zabaldu zen eskolako Martikorena gelan, non ikasturtean zehar ikasleek egindako lanak izan ziren ikusgai.
Aldi berean, txikienentzat puzgarriak eta tailerrak antolatu ziren eskola aurreko patioan. Eta jaialdiak amaitu zirenean, LH3tik aurrerakoentzat ere egon ziren puzgarriak kiroldegian.
Jaialdien ostean, Areto nagusian, DBH4ko ikasleei AGURRA egin zitzaien; beraien ibilbidea gogora ekarriz eta aurrerantzean zorte bikaina izan dezaten adieraziz. Guztiz hunkigarria izan zen guraso, irakasle eta, nola ez, protagonistentzat.
Bestalde, DBH3ko ikasleek datorren ikasturteko ikasketa bidaiarako dirua behar dutela eta, gurasoekin elkarlanean, TABERNA zabaldu zuten eskolako kiroldegi ondoan goizean zein arratsaldean.
Azkenik, 21:00etan guztiok batera afaldu eta DJ DÁVILAk gidatutako dantzaldiarekin eman genion bukaera egun zoragarri honi.
Zorionak eta mila esker hau guztia prestatu zein burutzeko lanean aritu zareten ikasle, langile eta gurasoei! Elkarlanak batzen gaitu! Gozatu!