Proiektuen bidezko ikaskuntza ardatz hartuta, LH 4ko ikasleak Aintzinako Erroman egon dira murgilduta. Enperadoreak, patrizioak, domusak, insulak, akueduktuak, zirkoak edo anfitetroak; ikasleen interesa pizteko eta ikasteko gogoa sustatzeko proiektu zoragarria izan da. Gelan landutako guztia bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izan dute OIASSO museora irteera eginda. Bertan, lehendabizi Alea Jacta Est jolasa egin zuten eta ondoren museoa bisitatu zuten.
Bukatzeko, herrian bertan dugun Santa Maria de la Real Arkeologia eta Monumentu multzoa ere bistatu dute: Burdin Aroko, Erromanizazioko eta Erdi Aroko aztarnak ikusi dituzte parrokian. Erabat harrituta gelditu dira Kanpandorreko nekropoliarekin. Eta zuk ezagutzen al duzu? Animatu eta bisitatu!