Eskola Agenda 2030a, garapen iraunkorreko hezkuntza lantzeko tresna da. Ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasunaren eta kalitatearen alde, hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza-plan bat.
Eskolako Agenda 21 zena, 2021ean Agenda 2030 bihurtu zen eta Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna modu jasangarrian bermatzeko sortu dira.
Eskolako Agenda 2030ak ikasleei beren ingurumen hurbilaren arazoak aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.
Eskolako Agendaren funtsezko oinarriak:
Aurten ere, eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) 7. helburua den ENERGIA ESKURAGARRIA eta EZ KUTSAGARRIA ezagutzeko, 2030 Eskola Agendaren proiektuaren zati gisa, Eko-ordezkariak taldea sortu dugu ikastetxean. Lehen Hezkuntzako 5. mailatika, Bigarren Hezkuntzara bitarteko ikasleen ordezkariek osatzen dute talde hori, eta helburu horien alde borrokatzeko konpromisoa dute.
Gure baratza
Agenda 2030 egitasmoaren baitan, Antonianotan jasangarritasunaren aldeko apustua egina dugu eta proposamen ezberdinak lantzen ditugu.
Horien artean, gure ikasleentzat altxorra den “Gure baratza” deiturikoa gailentzen da besteen gainetik. Fraideek utzitako “harri bitxi” bat gehiago da eta bertan, gure ikasleek txiki-txikitatik hasita, naturarekin harreman zuzena izateko aukera dute. Gainera, beraien eskuekin landu eta zaindutako lurra zein emankorra izan daitekeen ere ikasten dute.
“ZiSare UKUE Programa, ikastetxean urteetan martxan dagoen proiektu bat da. Honen bitartez, ikasleek ikastetxeko jangelan eta jolasgaraian sortzen dituzten bio-hondakinak aprobetxatuz, konposta egiten dugu eta guzti honi etekin didaktiko bat ateratzen zaio, sentsibiliazaioa lantzeaz gain.
Energia: Bizitzaren motorra
Une honetan energiaren gaiak izugarrizko pisua hartu du gizarte arloan, nabarmenduz gizakiak harekin duen erlazioa eta harekiko duen beharra eta agerian utziz izakiak ekodependienteak garela. Izan ere, gure gizartearen antolaketaren oinarrietako bat da energia.
Energiarekiko dugun menpekotasun hau, alabaina, testuinguru berezian ematen da gure inguruan. Izan ere, egunerokoan erabiltzen dugun energiaren iturriak kanpokoak izaten dira (%90 inguru). Hala, horiekiko dugun menpekotasuna oso handia da.
Energiaren gaiak, lotura zuzena du eguneroko edozein jarduerekin. Batetik, bizitzaren oinarria da, izaki bizidunen prozesu fisiologikoetan garrantzi berezia duena. Bestetik, mundu mailako mugikortasunean bakarrik ez, baita aurreneko sektoretik hasi eta hirugarren sektorerainoko jarduera ekonomiko guztietan lehengaia da. Horrez gain, etxebizitzetan eta ikastetxeetan egunerokoan presentzia nabaria duen gaia da. Honakoak dira egungo energiaren datuak EAEn:
Industria: %61, hirugarren sektorea: %19 , garraioa: %17 , administrazioa: %3 (EVEren 2020eko txostena). Dudarik ez da une honetan gizartean gaiak hartu duen pisua ez dela nolanahikoa. Batetik, elektrizitatearen, gasaren eta beste hainbat erregairen prezioen igoera dela eta. Bestetik, Ukrainiako gerrak sorturiko energia dependentzia agerian utzi duelako, baina horrez gain, gizarte mailan agerian gelditzen ari den pobrezia energetikoari aurre hartzeko, hainbat proiektu ari dira jartzen martxan. Hori gutxi ez eta, energia subiranotasunaren aldeko apustua egiten ari dira. Hala, herritarrak beste mota bateko kudeaketa ari dira eskatzen. Askotan, herri mailako energia iturri ezberdinak indartu nahian, bai herritarrak taldeetan antolatuz edota Udalak berak ardura hartuz eremu horretan. Era berean, energia horiek lortzeko gizakiak sortzen duen inpaktua ere mahai gainean jarri da, erregaien eta larrialdi klimatikoaren lotura zuzena azpimarratuz. Argi geratzen da, beraz, energiaren gaia hainbat ikuspuntu desberdinetatik jorratu daitekeela eta lotura estua duela beste gai batzuekin: ekoizpen eta kontsumo jasangarria (GJH11), larrialdi klimatikoa (GJH13), pobrezia (GJH 1), bakea (GJH1 6 ), energia subiranotasuna, deshazkundea. Horrek talka egiten du, ordea, hezkuntza mailan energia gaiaren lanketa urriarekin.
Energiaren gaiak, sarri sortu izan du kezka hezkuntza mailan, Haur Hezkuntzako edota Lehen Hezkuntzako ikasleekin landu ahal izateko. Gaiaren konplexutasunak, eta energiaren kontzeptua ulertzeko zailtasunek, sarri, gaia adin txikikoekin ez lantzea ekarri du. Ordea, adituen esanetan, energia lantzeko modu berriak eta erakargarriak sortu dira azken urteetan eta ezinbestekoa ikusten dute energiaren kontzeptua mahai gainean jartzea, adinean gora egitean energiarekin lotutako kontzeptu konplexuagoak landu ahal izateko (Learning progressions).