Partekatu
Antoniano Ikastetxean gertutasunez egiten dugu lan; ikasleen ondoan, familiengandik gertu eta herriko elkarteekin harremanetan. Elkarlana da gure ezaugarri nagusietako bat eta hala erakusten du “Kaixo, musto!” elkartearekin batera egindako jarduerak.
HH 5 urteko ikasleok gozatu ederra hartu dugu elkarteko Angel eta Hannirekin egindako txangoan. Azalpen ederrak eman dizkigute: biotopoko aberastasunaz, hegaztien joan etorriez edota klima aldaketari buruz. Mikroplastikoak zer diren ere ikasi dugu eta hondartza garbitzen gure aletxoa ipini ere bai. Jolas moduan ikasi ditugu guztiak eta primerako egun izan da.