A ze nolako sorpresa hartu duten gure Haur Hezkuntzako ikasleek eskolara iristean! Gure ikastetxeko HHko gunea Erdi Aroko herri bihurtu da “Antzinako Zarautzera Bidaia Magikoa” proiektuari esker. Iragana orainera ekarri dugu, gure txikiekin sormenetik eta emozioetatik bizi eta esperimentatzeko.
Gelako ohiko txokoak Erdi Aroko lantegi bizidun bihurtu dira: okinak, errotariak edo ehuleak aurkituko ditugu bertan lanean. Taloak eginez, buztina landuz edo Sayalero okindegira egindako bisitarekin, ogiaren sekretuak gertutik deskubritu ditugu. Gainera, Zarautzeko ondarea, Narros Jauregia, Torre Luzea eta Kanpandorrea, gure umeen abenturen agertoki bilakatuko da, herriko sustraiekin lotura sendo eta polit bat sortuz.
Herriaren historia txikitatik eta modu bizian ezagutzea ederra da. Gure txikien begietako argi distirak dena dio!
#antonianoikastetxea #proiektuizarra #metodologia #erdiaroa




