Partekatu
Ustekabean pasa da uda eta hemen gara indarberrituta eta ilusioz beterik. Aste honetan entzuten hasi dira zuen ahotsak pasiluetan; helduen algarak, txikitxoen mainak… bizirik dago gure eskola!
Erlo telebistakoak ere izan ditugu gurean lehen aste honetan ikasleen etorreraren berri emateko. Bideo honetan ikus ditzakezue lehen une horiek.
Mundua ezagutzen hasi berriak diren txikienen, eta gurean azken urtea dutenen zaharrenen argazkiak dituzue hemen. Aurrerantzean ere, tarteko beste ikasleekin osatzen joango gara sakua. Guztioi ONGI ETORRI BIHOTZ-BIHOTZEZ!