Icon Image

Xedea

Image

Xedea

Antoniano ikastetxea haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako (1 ­- 16 urte) ikasleei zuzenduta dago eta pertsonen garapen osoa lortzea du helburu, guraso eta irakasleen lankidetza estuaz.

Euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz, biak ezagutu eta bizi izatearen aldeko lana egiten duen ikastetxea da.

Jatorriz frantziskotarra da, eta kristau eskola izanik, ikasle guztiei irekia da, inolako bazterkeriarik egin gabe.

Ikaslearengan gaitasun eta jokaera kritikoa, zuzentasuna, erantzukizuna, autonomia, elkartasuna eta elkarrenganako begirunea sustatzea ditu helburu.

Ikusmira

Hezkuntza integrala sustatzen duen ikastetxea, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eskainiz.

Haur bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuz, bakoitza bere osotasunean garatzen lagunduko duen ikastetxea.

Ardatza euskara izanik pertsona eleaniztunak formatu nahi ditu, hizkuntza propioa eta kontaktuko hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza batean beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuz.

Herrian txertatua, bertako hainbat ekintzetan parte­hartzea bultzatzen duena.

Zarautzen erreferentzi zentroa da.

Balioak

Kristau eta giza balioetan oinarrituta prestakuntza onena eskaintzen du, pertsona gizarteko arazoei aurre egiteko gai izan dadin, parte hartze aktibo eta kritikoa bultzatuz, bakoitzaren ahalmenak kontutan izanik. Ikasleen irteera profila hartzen dugu erreferentzi gisa.