Fundazioa - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

JOSE DOMINGO EPELDE FUNDAZIOA

Image

Jose Domingo Epelde Fundazioa, Antoniano Ikastetxea izena duen Hezkuntza komunitateari babes juridikoa emateko sortzen da.

Hezkuntza jarduera derrigorrezko eremuan gauzatzen da: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

GOBERNU ORGANOEN HAUTAKETA

  • Zaingo Batzordea 10 lagunekin osatuta dago eta karguaren iraupena 4 urtekoa da. Bi urtetatik behin Zaingo Batzordeko kideen erdiak berrituko dira. Zaingo Batzordeko kideak horrela izendatzen dira: Bi kide aita frantziskotarren proposamenez, 4 kide ikasleen gurasoen proposamenez eta beste 4 kide lankideen proposamenez.
  • Zaingo Batzordeak 5 kide izendatzen ditu Batzorde Betearazlea osatzeko : kide bat Aita Frantziskotarren izenean, 2 lagun ikastetxeko ikasleen gurasoek izendatutakoak, eta beste bi ikastetxeko langileen artean izendatutakoak.

GOBERNU ORGANO BAKOITZAREN ESKUDUNTZA

Zaingo batzordea Fundazioaren gehienezko agintaritza organo bezala, helburu fundatzaile guztiak bete eta Fundazioaren ondarea osatzen duten eskubide eta ondasunak arretaz administratzeko ahalmena du. Fundazioaren kudeaketa arruntaren ahalmena ondorengo organoengan utziko ditu:

  • Batzorde Betearazlea. Bere funtzio nagusia Zaingo Batzordeak beregan utzitako funtzioak gauzatzea da, eskritura publikoan notario aurrean sinatuta agertzen den bezala.
  • Zuzendari pedagogikoa eta zuzendari kudeatzailea Zaingoa Batzordeak beraiengan utzitako funtzioak gauzatzea da, eskritura publikoan notario aurrean sinatuta agertzen den bezala.

GOBERNU ORGANOEN AKORDIOEN EZTABAIDA ETA ONARPENA

Zaingo Batzordea, pertsonalki edo errepresentazioz bere kideen erdia gehi bat biltzen direnean, baliodun osatuta geratzen da. Akordioak gehiengo soilez erabakiko dira.

  • Batzorde Betearazlea, pertsonalki bere kideen erdia gehi bat biltzen direnean, baliodun osatuta geratzen da. Akordioak gehiengo soilez erabakiko dira.

.

.

.

.

GOBERNU ORGANOAK ETA OSAKETA

.

.

.

.

GOBERNU ORGANO BAKOITZEKO PARTAIDEAK

Zuzendaritza Taldea

Amaia Gereta (Zuzendaria)
Lore García (DBHko koordinatzailea)
Ane Mendizabal (LHko koordinatzailea)
Ruth Etxeberria (HHko koordinatzailea)

Gerentea

Maite Navas

Orientatzailea 

Ane Eceiza H.H -L.H
Vanessa Becerra DBH