Icon Image

Tutoretza eta orientazioa

Gertukoa
Bakarra da ikasle bakoitza eta guk ondo ezagutzen dugu.
Image
Icon Image

Tutoretza

Image

Guztien beharrak hartzen ditugu kontuan, haur, gazte eta familienak; eta horietatik abiatzen gara, bakoitzaren onena lortzeko.

Ikasleekin ez ezik, familiekin ere zuzen-zuzeneko harremana izaten dugu, beharrezkoa den bakoitzean bilduz, deituz edo komeni den moduan komunikatuz guraso edo tutoreekin ere. Familia-ikastetxe harremana ezinbestekotzat jotzen dugu, haur eta gazteen heziketa elkarlanean oinarritzen dela sinesten baitugu.

Icon Image

Orientazioa

Image

Gure ikasleren hezkuntza integrala eta kalitatezkoa lortzeko beharrezkoa den bitartekaria da orientazio departamendua, eta horretarako ikasle irakasle eta gurasoei beharrezkoa zaien laguntza eskaintzen diogu:

  • – Tutore eta gurasoak aholkatu.
  • – Irakasle eta gurasoekin elkarlanean aritu.
  • – Guraso, irakasle eta ikasleen artean informazioa zabaldu.
  • Ikasleen aniztasuna kontutan izanik kasuan kasuko erantzuna ematen ahalegintzen gara: orientazio akademiko-profesionala, hezkuntza behar berezikoei laguntza egokiak, errefortzuak, dibertsifikazioa,…

Irakasleen hezkuntza jardueran sortutako arazo eta kezkei aholku eman, hezkuntza proiektu eta proiektu kurrikularraren garapenean orientatu, tutoretza plana egin eta koordinatu, beharrezkoak diren egokitzapen kurrikularrak adostu, behar berezidun ikasleei trataera zehatza eskaini,…

Gurasoen eskaerak bideratu, neurriak adostu eta koordinatu, bakarka edo tutorearekin batera bere seme-alaben heziketa prozesuaren berri eman eta jarraipena egin,…

Barne antolaketan parte hartu, ikastetxez kanpoko profesional ezberdinak koordinatu eta beharrezkoak diren baliabideen eskaerak bideratu.

Honekin batera, irakaskuntza prozesu osoan hobekuntzak proposatu eta sortzen diren berrikuntza pedagogikoen berri eman.

LAGUNTZA GELA

ORIENTATZAILEAK

HH – LH: Maia Ituarte
DBH: Vanessa Becerra

HEZIKETA PREMIA BEREZIKO IRAKASLEAK

Itziar Ribera
Onditz Aizpurua
Rakel Hidalgo

HEZKUNTZA LAGUNTZARAKO ESPEZIALISTAK

Nerea Urkia
Estibaliz Agirre
Uxoa Saizabal
Ainhoa Arrieta
Natalia Fuentes