Icon Image

PROGRAMAK

Honako hauek UDALAREN BABESEAN antolatutako programa desberdinak dira:
Image
Icon Image

Hezkuntza afektiboa

Image

Berdintasuna eta genero indarkeria

BERDINTASUN ARLOA (Zarauzko udala- Urtxintxa Eskola)- ERALDATZEN PROGRAMA (3.DBH)

Eraldatzen Programa Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako ikasleekin BIOLENTZIA SEXISTA lantzeko hezkuntza proiektua da.

ERALDATZEN PROIEKTUAk biolentzia-prebentzioa DBHko ikasgeletan lantzea du helburu.

Saio desberdinetan gai hauek lantzen dira:

  • 1.- Sexu genero sistema
  • 2.- Gizarteratze prozesua
  • 3.- Maitasun ereduak
  • 4.- Biolentzia sexista
  • 5.- Biolentziarik gabeko mundua

Ikasleekin metodologia aktiboa eta parte hartzailea erabiltzen da, hauek beren esperientziatik ikasiz eta uneoro protagonistak izanez, bide batez, jarrera parte hartzailea, kritikoa, aktiboa… garatzea ahalbidetuz. Teknika ezberdinen artean, konfiantza teknikak, autoestimu teknikak, gizarte abileziez jabetzeko teknikak eta abar erabiltzen dira.

Role-playing-ak, ikus-entzunezkoak, talde dinamikak eta bakarkakoak, eztabaida gidatuak… ere erabili ohi dira.

Berdintasuna eta hezkidetza

(Zarauzko udala- Urtxintxa Eskola) ginkana ez sexista LH (5 ETA 6 LH)

Helburu orokorra

Gazteek eta haurrek dituzten genero estereotipoak apurtzea, sexuaren araberako lan banaketaren inguruko hausnarketa bultzatzea eta sexu-generoaren arabera egindako rolak gainditzen joatea.

Helburu espezifikoak

Lehen hezkuntzako ikasleekin ondorengo gaien inguruan hausnartzea:

  • -Sexu estereotipoak
  • -Rolak
  • -Esparru publikoa eta pribatua
  • -Lan banaketaren garrantzia

Ginkana jolasaren bidez, gainditu beharreko frogak, emakume eta gizonen ohiko rolak izango dira: lisatzea, torniloak jartzea,..

Icon Image

Agenda 21

Image

Eskola Agenda 21a garapen iraunkorreko ingurumen hezkuntza lantzeko tresna da. Eskola Agenda 21 hezkuntza-komunitateak ikastetxeetako eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko hartutako konpromisoa da.

  • – Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra eragin: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren iraunkortasunaren azterketa egiten da.
  • – Curriculumaren berrikuntza: ingurumen hezkuntza indartzen da eta parte hartzeko metodoak aztertu, ingurumen-gaiak sakondu eta ingurumenaren erabilera didaktikoa bideratzen da.
  • – Komunitatearen parte-hartzea: Tokiko Agenda 21ean parte hartzea bultzatzen da eta herriaren egoera hobetzeko proposamenak udal ordezkariei aurkezten zaizkie.

Badira urte batzuk Udal Elkartea eta eskualdeko udalak eta ikastetxeak Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen hasi zirela. Zarautzen 2002-2003 ikasturtean hasi ziren eta gainontzeko herrietan 2005-2006 ikasturtean. 2005. urteaz geroztik Udal Elkarteak koordinatzen du egitasmoa.

Hainbat gai landu dituzte ikasleek urtez urte:

  • · 2009-2010 ikasturtean mugikortasuna.
  • · 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan biodibertsitatea.
  • · 2012-2013 ikasturtean zarata eta uhin elektromagnetikoak.
  • · 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan elikadura jasangarria.
  • · 2015-2016 ikasturtean ekitatea.
  • · 2016-2017 Klima aldaketa eta ekitatea.
  • · 2017-2018 Hondakinak.
Icon Image

AGIPAD

Image

PREBENTZIO ARLOA (Zarauzko Udala-AGIPAD)

DROGOMENPEKOTASUNEN PREBENTZIOA – DBH

Programa hau drogen kontsumoari lotzen zaizkion kalte eta arriskuen murrizketa lortzera bideratua dago. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako maila guztietan aurrera eramaten diren jardueren bitartez, ikasleen ezaguera, jarrera eta jokabideetan aldaketak lortzea espero da.

Helburu orokorra

Bizimodu osasuntsuak lortzera bideratzen diren jarreren sustapena, drogen kontsumoari lotzen zaizkion arriskuen kudeaketan jokabide arduratsuak eta kontsumoarekin zerikusia duten arrisku egoeretan erabaki informatuak hartzea bultzatzea. Horretarako prozesuan parte hartzen duten hiru alderdiekin eskuhartzen da ikasle, familia eta irakasleekin.

Helburu espezifikoak

  • -Ikasleriarekin:
  • Hurbilen dituzten drogei buruz duten informazioa zabaldu eta hobetu

Drogen erabilera desegokiak eragiten dituzten arrisku eta ondorio txarrak ezagutu eta aztertu.

Droga kontsumitzeak kontrola galtzeko arriskua eta desatseginak diren eraginak erraztu ditzazkeen egoeretaz jabetu.

  • – Irakaslegoarekin:

Ikastetxetan drogen kontsumoak gertatzen diren egoeretan maneiatzeko dituzten estrategiak hobetu.

Droga kontsumo arazotsuen aurrean, atzemate goiztiarrak duen garratziaz eta beraiek atzemate honetan duten funtzio garrantzitsuaz jabetuarazi.

  • – Familiekin:

Nerabetasunean kokatzen den drogen kontsumoak duen benetako esanahiaz jabetzen lagundu.

Seme-alaben kontsumoaren aurrean maneiatzeko dituzten estrategiak hobetu.

Guraso bezala dituzten trebeziak sustatu nerabetasun garaiko kontsumoa arazotsua bihurtu ez dadin.

Icon Image

Ongi etorri eskolara

Image

Proiektu hau eskolan aniztasun kulturala eta kolektibo honen euskararekiko interesa lantzeko pentsatua dago, ( bai haur hezkuntzan baita lehen hezkuntzan ere), kultura arteko eredu pedagogikotik, eta eskola komunitate osoaren inplikazioaren bidez: zuzendaritza, irakasleri, lan talde teknikoa, guraso, aiton-amona, ikasleri eta auzoko sare sozial eta eragile desberdinen bidez.

Ikastetxeek, gizartearen ispilu direnez, hainbat jatorri eta kulturatako ikasleak jasotzen dituzte. Beraz, nahitaezkoa da hezkuntzan kultura arteko ikuspuntua lantzea eta errespetuzko, tolerantziazko eta elkartasunezko balioak sustatzea. Kultura arteko ikuspegiak, gainera, kultura guztietara (norberarenera ere bai jakina) hurbilketa kritikoa egiteko eta beste kultura eta bizimoduak ezagutzeko eta kontaktatzeko nahia pizten duen hezkuntza-eredua sustatu behar du, inork ez dezan pentsa berea besteenaren gainetik dagoenik.

Kultura arteko hezkuntzak kontaktuan dauden talde guztiak biltzen ditu, ez bakarrik kanpotik datozenak. Elkar hobeto ezagutzea eta hobeto ulertzea izango dira kultura arteko hezkuntzaren oinarriak. Horren bidez, elkarbizitzarako arauak praktikan jarriko dituen erreferentzia-ingurunea sortzea lortuko dugu, desberdintasunak errespetatuko dituen ingurunea, hain zuzen. (Eusko Jaurlaritza, “Harrera plana”).

Kulturen arteko elkarbizitza era honetan ulertuz, “Ongi etorri eskolara” proiektuak, jatorri desberdinetako familia hauei, (eskolan matrikulatzen diren eta beste herrialde edo estatuko komunitateetatik datozen familiei), laguntza ematea, eskolan parte hartzearen bidez kulturei balioa ematea, eta eskolan eta auzoan euskararen sustapena aurrera eramatea du oinarri.

Ikasturte bakoitzean, beste herrialde batzuetatik eskolara iristen diren familia berrien parte hartzeari buruzko gogoeta egin eta bertan parte hartzea eta herrian erlazioak hobetzera eramango dituen harrera abian jartzea da gakoa. Honek aldi berean euskara eta euskal kulturarekiko interesa eta hurbiltzea sortaraziko diela argi izanik. Era berean eta aipatutakoa horrela gerta dadin, bai irakasleria eta bai ikasleriak eskola osatzen duten kultura desberdinen ezagutza aurrera eramateko lana egitea. Kultura hauei dagokien balioa ematea, kultur arteko lan pedagogiko baten bitartez, non desberdinen arteko errespetua, desberdintasun hauek onartzetik hasiko den eta hezkuntza lanaren bidez balioa emango zaien.

Proiektu honen barruan, jarduera garrantzitsuenetako bat euskaldun familien parte hartzea da. Familia hauek, eskolara beste herrialde batzuetatik edo estatuko beste lurralde batzuetatik etorritako familiei laguntza emango diete. “Familia laguna” programa.

Icon Image

Bertsolaritza

Image

Bertsozale elkarteko bertsolari-irakasle baten laguntzaz. Astean behin ordu beteko saioek LHko 5. mailan. Hizkuntzarekin jolastuaz bertsolaritzaren oinarriak jasotzen dituzte.

Icon Image

Antzerkia

Image

Gorputz eta aho adierazmenean indarra jarriz, 6. mailakoek urtean zehar 15-bat saio egiten dituzte, antzezle profesionalak gidaturik.

Icon Image

Euskal dantzak

Image
  1. 4. mailako haurrei zuzendua. Oinarrizko euskal dantzak ikasiko dituzte astean behineko saioetan.
Icon Image

Bide heziketa

Image

Haurrak beren kabuz herrian mugitzeko zenbait arau ezinbestekoak direlako, udaltzainekin saio praktiko eta teorikoak LH osoan.

Icon Image

Igeriketa

Image

Uretan lasaitasunez mugitzeak eta igerian jakiteak duen garrantzia ikusirik 1.,2. eta 3. mailetako haurrak udal kiroldegira joango dira 3 asteko ikastaro bat egitera.

Icon Image

buztina

Image

Garapen orokorrean eta sorkuntzan asko laguntzen duen ekintza. A zer gozatua hartzen duten 3. mailako haurrek!