Icon Image

EUSKALDUNA ETA ELEANITZA

Euskararekin tinko konprometituta gaude
Hizkuntzen irakaskuntza ardatz dugu, euskara abiapuntutzat hartuz, mundua eskura izan dezagun.
Image

Gure helburu nagusien artean dago euskara eta euskal kultura bultzatzea eta indartzea. Horregatik, Antoniano Ikastetxean hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko ahaleginean gabiltza Ulibarri programa sortu zen urte beretik. Alegia, hizkuntzaren egoerak kezkatuta hizkuntza komunitatea (guraso, langile, begirale, ikasle…) osatzen dugun guztien arteko harreman-bizitzan eragile izan nahi dugu, harreman hauek euskaraz izan daitezen. Gaur egungo gizarteak baina hiztun eleaniztunak sortzea eskatzen digu eta gure ikastetxeko Hizkuntza Proiektuan hizkuntza guztiak (gaztelania, ingelesa, frantsesa eta latina) hartu ditugu kontuan. Bertan zehaztu ditugu zenbat ordu eskainiko dizkiogun bakoitzari, zein hizkuntz profil lortu behar duten DBH amaitzean eta zein metodologia erabiliko dugun horretarako eta abar.

Hona hemen gure hizkuntza proiektu sendoa eta Xirimiri bat egitasmo aurkezpena.

  • Ingelesa urte 1etik eskaintzen dugu.
  • Cambridge ESOL azterketa ofizialak egiteko aukera dute ikasleek.
  • Nazioartekotasunari eta beste kulturen ezagutzari garrantzi handia ematen diogu, horregatik Frantsesa ikasten duten ikasleek DBH3-4n elkartrukea egiten dugu Bretainiako ikastetxe batekin.
Icon Image

ELKARTRUKEA DOUARNENEZ-BRETAINIA

Image

2010. Urtean hasi ginen Antoniano Ikastetxean Bretainiako Saint-Blaise eskolarekin frantses-elkartrukea burutzen. Eleaniztasuna helburu estrategikoa dugu,  eta elkartrukeak aukera ezin hobea da ikasitako frantsesa praktikatzeko. Aurreko ikasturteetan   parte hartu zuten ikasle zein irakasleek esperientzia paregabea izan zela adierazi digute. Denok irrikan gaude hurrengo ikasturtekoa iristeko!

Helburuak

  • – Frantses hizkuntza praktikatzea.  
  • – Frantziako kulturan murgiltzea.
  • – Europako beste gazteekin elkar bizitza suspertzea.
  • – Elkarlanean jardutea.
  • – Gazteen autonomia eta garapen pertsonala indartzea.
  • – Giza baloreen garrantzia azpimarratzea.
  • – Ikasgaien arteko proiektuak garatzea (hizkuntza, IKT, teknologiak, gizarte).

Jarduerak

  • – Komunikazio digitala.
  • – Irteerak : ekintza ludiko-kulturalak.
  • – Kirolak.
  • – Tailer ezberdinak.
  • – Klaseak.
  • – Familiekin elkarbizitza.