Icon Image

Etapak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza
Image
Icon Image

HAUR HEZKUNTZA - “BAGA PROIEKTUA”

Image

Familia eta haur bakoitza gure komunitateko parte izan dadin HARRERA GARAIAri ezinbesteko garrantzia eskaintzen diogu.  Horregatik, Haur Hezkuntzan haur eta familia bakoitzaren beharrak kontutan hartuz diseinatzen dugu egokitzapena,  erritmo desberdinak  errespetatuz. Haurraren eskolaratzea era egokian egin ahal izateko beharrezkoa da egokitzapen bat egitea, gela eta gelakideak ezagutu eta hezitzailearekin atxikimenduzko harreman bat eraikiz.

Oso garrantzitsua da familia eta hezitzaileen arteko harremana etengabea izatea. Eguneroko komunikazioa bermatzen dugu, etxeko eta eskolako informazioa elkar-trukatuz sarrera eta irteeretan. Tutoreek  familiekin harreman estuak dituzte eta egunerokotasunean elkarlanean aritzen dira; beraz oso gertutik egiten dugu lan.

Eguneroko estimulazioaz gain estimulazio goiztiarra ere lantzen dugu. Burmuina estimulatzen dugu lotura neuronalak sortzen laguntzeko eta horrela haurraren garapenean sortu daitezkeen zenbait arazo prebenitzeko. Horretarako jarduera desberdinak egiten ditugu: katuka, patroi gurutzatua eta brakeazioa. Era ludikoan haurrak oinarrizkoak diren onurak bereganatzen ditu.

Icon Image

Haur eskola - urte 1
· Haur eskolako ordutegia 7:45tik 16:30era da. · Urtean zehar 11 hilabetez irekia. · Urte osoan zehar matrikulatzeko aukera.
Image

Gure helburua haurra lasai eta goxo egotea da, etxean bezala sentitzea. Horregatik, talde bakoitzak bi hezitzaile ditu, haur bakoitzak behar duen arreta jaso dezan.

Haurren garapena estimulatzeko egunero errutinak eta ekintza ezberdinak  egiten ditugu gelan. Haurrari manipulatzeko eta esploratzeko aukera eskaintzen diogu tailerrak antolatuz. Horretarako material ezberdinak proposatzen dizkiogu eta haurrak bere bost zentzumenak erabiliz arakatu eta esploratuko du eta pixkanaka bere burua eta ingurunea ezagutuz joango da.

Eleaniztasunari garrantzi handia ematen diogu eta euskara dugu abiapuntu. Euskara da gure hizkuntza eta HH1eko gelatik hasita ingelesa eskaintzen dugu, umeen garuna estimulatzeko, modu guztiz naturalean abesti, esku-jolas eta eguneroko esamoldeen bidez.

Gure ikastetxean inguruneak duen garrantzia oso kontutan hartzen dugu eta berezko gaitasunak ahalik eta gehien gara daitezen zaintzen dugu.  Ingurune seguru batetik abiatuz, haurra estimulatu eta berez dituen gaitasunak garatu eta indartu egiten ditugu, bizitzan garapen kognitibo eta afektibo osoa izateko oinarriak finkatuz.

Icon Image

2-6 urte
Ordutegia: Goizez: 9:00-12:30 · Arratsaldez: 14:30-16:30 · Goizeko zaintza: 7:45 – 9:00
Image

Haurren berezko erritmo biologiko eta intelektuala errespetatuz, sormena eta ekimena bultzatzen ditugu, autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna sustatuz.Hau guztia aurrera eraman ahal izateko testuinguru ekologiko bat sortu dugu, espazioak egokituz eta gure proiektua malgutasunez familia eta haur bakoitzarentzat moldatuz.

Ikasleen gaitasunak garatzeko aukerak eskaintzen dituen espazioak diseinatzen ditugu, erakargarriak diren materialak eskainiz, jolasa, esplorazioa eta esperimentazioa oinarrian izanik, bere parekoekin hartu-eman positiboak eraikitzeko.

Hezitzaile bat baino gehiago izango da haurrarentzako erreferentea, helduekin lotura esanguratsuak eraikiz. Sentikorra den heldua. Seinaleak modu egokian interpretatzen eta erantzuten dituena, ikasleen bidelaguna. Haren funtzio nagusia behaketa da. Haurrak gelan egiten duen barne proiekzioa behatu eta haren garapena bultzatuko duen proposamenak eramango ditu gelara.

Adimen anitzen teorian oinarrituz haur bakoitzaren berezko gaitasunak zein diren detektatzen ditugu eta ikasleen interesetatik habiatuz, adimen desberdinak sustatzen dituzten proiektuak diseinatzen ditugu. Ondorengo etapetan baliagarriak egingo zaizkien tresnak eskainiz, eleaniztasuna (ingelesa urte batetik hasita), barne oreka (mindfulness), adimen emozionala, matematika manipulatiboa… Beraz, Haur Hezkuntzan, bizitza osorako beharrezko izango duen oinarri sendo bat eraikitzen laguntzen diegu.

Icon Image

LEHEN HEZKUNTZA

(6-12 urte)
Ordutegia: Goizez: 9:00 - 12:30 · Arratsaldez: 14:30-16:30 · Zaintza zerbitzua erabilgarri izango dute LH6 maila bitarteko ikasleek (7:45-9:00)
Image

Haur Hezkuntza etaparen ondoren, Lehen Hezkuntza hasten da 6-12 urtera bitartean; funtsezko etapa da hau ikasle bakoitzaren oinarri kognitibo eta emozionalaren garapenean. Lehen urteetan jakin-min eta ikasteko gogo agortezinak erakusten dituzte ikasleek. Ikasteko grina hori etapa osoan zehar mantentzea eta piztea da gure helburua. Horrez gain, azken ikasturteetan ikasleei beraien gustuak, interesak eta gaitasunak ulertzen laguntzen diegu.

Hori dela eta, etengabeko bilakaera metodologikoan murgildurik gaude. Adimen anitzen teoria aplikatzeko gure era propioa sortu eta egokitu dugu, proiektu erakargarriak diseinatuz ikasle konpetenteak hezteko asmoz. Ikasle hauek ikasitakoa beraien errealitatean erabiltzeko gai izan daitezen nahi dugu. Horretarako ikasketa kooperatiboa biderik egokiena  dela pentsatzen dugu.

Etapa honetan zehar adimen emozionalaren garapena bereziki zaintzen dugu, eta errespetu, tolerantzia eta elkarbizitza bezalako baloreak transmititzen ditugu. Banakako tutoretza egiten dugu, adin bakoitzari egokituta, gure ikasleak guregandik gertu senti daitezen nahi dugulako. Gure proiektuan konfiantza handia dugu, eta ilusio handiz ekiten diogu gure lanari.

Icon Image

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

(DBH-12-16 urte)
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 8:50-13:10 eta 14:40-16:30 · Ostiraletan: 8:50-14:30
Image

…Eta nerabezaroa iristen da. Gazteek, noski, ez dute nahi umeekin bezala jokatzerik. Dagoeneko ez baitira ume. Familiek etxeetan jokabide eta behar berriei aurre egin behar izaten diete. Antonianon ere gure pedagogia egoera berri honetara egokitzen dugu. Oinarria berbera den arren, beste ikuspegi batekin egin behar baita lan.

Gure ikasleei lagundu egiten diegu garapen pertsonalean, haien autonomia sustatuz eta ekipoan lan egiteko gaitasuna sendotuz. Horretarako, gure ikasketa-prozesuak bi ardatz nagusi ditu: konpetentziak eta adimen anitzak. Uste dugu ikasleak haien ikasketa-prozesuan murgiltzeko, ezinbestekoa direla bere egunerokotasunean oinarritutako proiektuak (pertsonalak zein akademikoak).

Integrazio-pedagogiaren bitartez, ikasleak aurrez ikasitakoa eta unean-unean ikasten ari dena bere ikuspegi kritikoa eraikitzeko erabiltzen du, modu horretara gai izan dadin arazo konplexuak ebazteko. Erronka hauek gelan planteatzen dira, pertsona konpetenteak hezteko asmoz, haien bizitza pertsonalean eta profesionalean aurkituko dituzten egoerei aurre egiteko prest egon daitezen.

Bestalde, bakarkako tutoretzak eta orientazio mintegiak bi helburu nagusi ditu: ikasleei adimen emozionala aztertzen eta kudeatzen laguntzea (banakakoa zein soziala) eta etorkizunean hartu beharreko erabakiak hartzen laguntzea eta aholkatzea.

Hauxe da beraz, gure Bigarren Hezkuntzako xedea: gure ikastetxean bizitako esperientziekin ikasleak bereganatu dituen trebetasunak, gaitasunak eta ezagutzak aurkitzea, sendotzea eta erabiltzea .

Icon Image

OTEITZA LIZEOA

16 urtetik aurrera
Image

Antoniano ikastetxea Oteitza lizeo politeknikoaren jatorrizko ikastetxea da, Salbatore Mitxelena eta Orioko herri ikastolarekin batera. Beraz, gure hezkuntza proiektuaren jarraipena bertan aurkituko duzue. Bertan Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasketak burutu daitezke.

Informazio gehiago:  http://www.oteitzalp.org/