•Tutoretzari garrantzi handia emanez
•Adimen Emozionalaren lanketa sakona eginez
•Ikasleak gatazkaren kudeaketarako baliabideez jantziz: bitartekaritza eta adostokia
Ikasleen artean egunero sortzen dira gatazka txikiak, horregatik gure ikastetxean adostokiak jartzea erabaki genuen. Hemen, ikasleak modu autonomoan, aldez aurretik ikasi dituzten pausoak eta estrategiak jarraituz, gatazkak elkarrizketen bidez bideratzen saiatzen dira.
Partaideek txanda bana izango dute gertatutakoa azaltzeko. Lehenengo, batek hitz egiten du eta besteak entzun; ondoren, alderantziz izango da. Bukatzeko, irtenbideak proposatuko dituzte eta adostuko dute egin beharrekoa.
Gurean oinarrizko egitasmoa da adostokia, bizikidetza osasuntsua izan dezagun funtsezkoa baita elkar ulertzea eta elkarrrekin enpatizatzea. Horrela, ikasleek txikitatik horrelako egoerei irtenbide adostu bat emateko aukerak izaten badituzte, etorkizunean mota egoera guztietako egoerak kudeatzeko gai izango dira.
“Ikasle Laguntzaile” berdinen arteko laguntza programa bat da eta ikastetxeko elkarbizitza planaren barruan kokatzen da.
Berdinen arteko hezkuntzak, berdintasun egoeran egoteko beharrezkoak diren jarrerak eta helburuak garatzen ditu. Harremanak hobetzeko balio du, gatazka eta arazo pertsonalei aurre egiteko aukerak eskaintzen baititu.
Gatazken kudeaketarako, komunikazio eta negoziazioa sustatzen ditu, hezkuntza komunitateari bere beharrak adierazteko toki eta bitartekari bat eskainiz.
Programa honen bidez ikasleek haien arteko gatazkak konpondu ditzakete eta gainera, ikasleak baliabideez hornitzen ditu beraien bizitzan arazoei modu positiboan aurre egiteko gai izan daitezen.
Bi onura dira garrantzitsuenak:
Hau guztia BAKEOLA zentroaren laguntzaz burutzen dugu.
BAKEOLA gatazkak era egokian eraldatzeko lanketan espezializaturik dagoen zentroa da, ikuspegi sozioafektiboan oinarrituriko formakuntza, ikerketa nahiz arlo praktikoan trebatua.
Gune iraunkorra du, kontsulta, formakuntza edo eta ikerketan espezializaturik dagoen langileriarekin, gure elkarteetan eta lan taldeetan sortzen diren gatazken aurrean erantzunak emateko gai den talde profesional batekin.
BAKEOLAren ekintzak bake positiboaren ikuspegiarekin bat egiten du, giza justizian eta berdintasun printzipioetan oinarriturik dago baita gatazken ikuspegi sortzailean ere; izan ere, hau baita aldaketarako eta desberdintasunak sortarazten dituzten egoerak eraldatzeko aukera.
Bakeolak ikastetxeei eskaintzen die Bizikidetzarako eta Bakerako Hezkuntzan bete-betean esku hartzeko aukera. Horrela, hezkuntza-komunitate osoan eduki dezakete eragina. Elkarrekin bizitzen ikasteko eta ikastetxeetan egunero bizitako gatazkak behar bezala eraldatzeko jarduerak abian jartzea du helburu.
Bizikidetza plana
Bizikidetza Planean, ikastetxearen antolamendua eta funtzionamendua zehazten dira bizikidetzari dagokionez. Horretarako, ikastetxeak egindako ekintzei ematen zaie koherentzia, eta hezkuntza komunitate osoa inplikatzen da. BAKEOLAk Eskolako Bizikidetzarako Planaren inguruko prestakuntza, aholkularitza eta laguntza eskaintzen ditu: