Icon Image

Digitalizazioa

Image

XXI. mendeko gizartearen behar eta eskakizunei erantzuteko prest eta gogoz ari gara. Horregatik Hezkuntza sailak egiten duen teknologia-heldutasun ereduan maila aurreratua lortu genuen 2016-17 ikasturtean, ikastetxeko eragile ugarik egindako ahaleginari esker.

Ikastetxeak 5 lan eremutan egiten du lan Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) aurrera egiteko:

  • Azpiegitura eta ekipamendu teknologikoa

Ikastetxeak wifi sare indartsua jarri zuen orain urte batzuk, ulertuta konektatuta egotea ezinbesteko baldintza izango zela gure egitasmoak aurrera eramateko. Wifi sarea ona eta konexio indartsua ditugu kontratatuta.

Izan ere, orain bi ikasturte 1×1 (ikasle bakoitzak ordenadore bat) proiektua jarri genuen martxan 1. DBHn. Eta gaur egun 1. eta 2. DBHko ikasleak ordenadore bana dute lanerako eta ikasgai asko modu digitalean soilik ikasten dituzte.

  • Formakuntza

Erronkak askotarikoak dira. Egiteko moduak ere bai. Sortzen ari diren baliabideak ere ugari dira. Haiek ezaugutzea eta haiekin lan egitea ezinbestekoa zaigu ikasleak prestatzea nahi badugu. Horretarako, Kristau Eskolak eskaintzen dituen formakuntza saio askotan hartzen dugu parte, eta irakasleek ere praktika onak partekatzeko saioak egiten dituzte. Beti ere kontuan izanez autoformakuntzan sakontzea dela bidea, bai irakasleen aldetik, bai ikasleen aldetik ere. Beti ere ahaztu gabe, irakasleen konpetentzia digitala landu egin behar dela, ikasle konpetenteak izango baditugu.

  • Administrazio, antolaketa eta kudeaketa prozesuak

Alexia plataformarekin egiten dugu lan. Plataformaren bidez komunikatzen gara familiekin. Plataformaren bidez eramaten ditugu aurrera administrazio lanak. Bertan argitaratzen notak, fakturak, argazkiak… Modu bateratu batean egiten dugu lan hodeian. Bai gurasoentzako eta bai irakasleentzako prestatutako appa-ak erabiliz.

  • Hezkuntza berrikuntza eta eraldaketa metodologikoa

Berrikuntzan jarri ditugu indarrak. Teknologia berez ez baita helburu, bitarteko baizik. Bitarteko gure helburu pedagogikoak lortzeko, bitarteko gure metodologiak hobeto txertatzeko. Etengabeko ikaskuntza da dagoenaren berri izatea eta haiek eguneroko lanean txertatzea. Ez da tresna zehatzak ezagutzea bakarrik kontua. Baizik eta egiten ari garena nola egiten dugun etengabe izatea langai.

  • Komunikazioa

Barne komunikazioa Alexia bidez egiten dugu. Eta kanpora begirako komunikazio sare hauen bidez egiten dugu: