Familien parte-hartzea - Antoniano Ikastetxea
Icon Image

Eskola parte hartzailea

Ikasle, familia eta langileok komunitate bat osatzen dugu. Familiak gure egunerokotasunaren zutabe dira eta ikastETXEA gure sentitzen dugu.
Image

Antoniano Ikastetxea Hezkuntza komunitate batek osatzen du, non guraso, ikasle eta langileek parte hartzen dugun. Ikastetxeko dinamikan gurasoen parte-hartzeari garrantzi handia ematen diogu, eta horregatik Fundazioaren araudiak eskatzen duen gobernu organoetaz gain (Batzorde Betearazlea eta Zaingo Batzordea), ikastetxeko beste hainbat eremutan ere beraien parte-hartzea bultzatzen dugu.

Ikasturte honetan gurasoen parte-hartzea honako ekintza hauetan dago bermatua:

  1. 1.- Gurasokide
  2. 2.- Behatokia
  3. 3.- Jangela
  4. 4.- Guraso Elkartea
  5. 5.- Liburutruk
  6. 6.- Liburutegia

Ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie eskolako lan ezberdinetan lagunduz parte hartzen duten guraso guztiei.

Eskolan eta gure seme-alaben heziketan gure partaidetza ezinbestekoa da. Ideia honekin Antoniano Ikastetxeko Haur Hezkuntzako gurasoentzat programa bat jarri dugu abian: GURASOKIDE programa.

Zer da GURASOKIDE? 

Gurasokide ez da hitzaldi edo guraso-eskola programa bat. Gure ikuspegia elkar banatzearena eta elkar laguntzearena da. Adin konkretu bateko haurrak ditugunok, askotan kezka eta hizpide berdinak izaten ditugu, eta horiek partekatuz elkarrengandik asko ikas dezakegu.

Lan hori aurrera eramaten laguntzeko, Kristau Eskolak eskainitako materiala eta gidaritza, eta Antonianoko HHko bi guraso izango ditugu saioak antolatu eta dinamizatzen.

Zer eskatzen diegu programako partaideei? 

Ikasturte honetan hiru saio antolatuko ditugu, eta hiruetan parte hartzeko konpromezua eskatzen dugu. Saioak arratsaldez izango dira 18:00etatik 19:30era. Ikasturte honetako saio eta ordutegien berri Alexiaren bidez emango zaizue.

Liburutruk eskolako liburu-trukaketa sistema da.

Helburuak

  1. 1.-Dirua aurreztea
  2. 2.-Liburuen zaintza bultzatzea (ondare kulturalaren zaintza)
  3. 3.-Naturaren zaintza bultzatzea (ekologia)
  4. 4.-Elkar banatzea, elkar laguntzea.

Familiek egin behar dutena

  1. 1.- Programan izena eman beharko da (maiatzaren 31erako)
  2. 2.- Liburuen eskaera egin (Lan koadernoak + “liburutruk” markatuz)  Zirkularra bidaliko da ekainaren hasieran.
  3. 3.- Liburuak eskolan utzi (Ekainak 17tik 21era)
  4. 4.- Liburuen ordainketa egin (beti bezala irailean)
  5. 5.- Liburuak jaso (beti bezala irailean ordainagiria ekarriz)

Finantzaketa

  • – LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailetarako egin behar diren erosketak 4 mailetako programan parte hartzen dutenen artean ordainduko dira media bat eginez, eta DBHko 4 mailetarako egin behar direnak  lau maila horien artean.
  • – Kontuak atera arte ezin izango da zenbateko hori zein izango den jakin.
  • – Programan izena ematerakoan aportatzeko liburuak ez dituenak 40(LH)/50(DBH) -ko kuota bat ordaindu beharko du (liburuen ordez ordainagiria ekarriz)

Guraso boluntarioek egingo dutena

  1. 1.- Erabilitako liburuak ekainean jaso: Berrikusi, aztertu, erabilgarriak direnak zenbatu, zenbat berri beharko diren ikusi eta eskaera egin.
  2. 2.- Irailean liburu berriak jaso eta liburuak sortetan antolatu, maila bakoitzerako beharrezko diren sorta kopurua eginez.
  3. 3.- Sortak ahalik eta orekatuenak izango dira (zaharrak eta berriak nahastuz)

Oharrak

  1. 1.- Proiektuan parte hartzen duten familiek liburu-sorta osoak laga eta jasoko dituzte (maila bakoitzeko berrerabilgarri diren liburu guztiak).
  2. 2.- Irakasle eta guraso guztiek lanketa berezi bat egin beharko dugu, ikasleek liburuak zain ditzaten, bai etxean eta bai eskolan
  3. 3.- Ikasleren batek jasotako liburuetako bat ikasturtean zehar galdu edo puskatzen badu, bera arduratuko da beste bat erosi edo lortzeaz.

Erabilera arauak

  1. 1.- Liburuak forratuta erabiliko dira (pegatzen ez den forroa)
  2. 2.- Barruko orrietan ez da ezer idatzi edo marraztuko

Antoniano Ikastetxeko jangelako kudeaketan  ikastetxeko guraso boluntarioak ari dira lanean. Ikastetxeko haurren gurasoak dira janaria banatzeaz eta haurren zaintzaz arduratzen direnak.

Honekin, bi helburu betetzea lortzen dugu:

  1.  1.- Ikasleek jasotzen duten arreta oso hurbilekoa izatea, eguerdiko ordu horietan etxeko giro batean egoteko aukera izatea.
  2.  2.- Jangelako erabiltzaile guztien kostua merkeagotzea eta familia guztientzat eskuragarria izatea.

HH1 eta 2ko ikasleek aparteko jangela txikia dute. Etxetik ekarritakoa jateko aukera ere badute.

Antoniano Ikastetxeko liburutegiko kudeaketan ikastetxeko guraso bolondresak ari dira lanean. Ikastetxeko 5. eta 6. mailako gurasoak dira liburutegia irekitzeaz arduratzen direnak astelehenetik ostegunera, honela, ikasleek espazio bat dute etxeko lanak egiteko, irakurtzeko, liburuak mailegatzeko…