Icon Image

ERASMUS+

Image
Icon Image

Image

Antoniano Ikastetxean eleaniztasuna eta nazioartekotasuna sustatzeko proiektuen artean ERASMUS + KA229 deritzon proiektu europarra dugu. Ikerketa egitasmo honetan 2017 urtetik murgildurik dihardugu DBH4ko ikasleekin, Holandako Leiden herriko Visser’ t Hooft Lyceum eskolarekin elkarlanean.

Bi egitasmo ari gara burutzen une hauetan:

1.- “​Bat Bi Three: Researching European Linguistic Heritage: Basque and Dutch Bilingualism​” izeneko egitasmoak Europako bi errealitate elebidun ezberdin ikertzea du helburu, bien arteko ezaugarri komunak aztertuz eta ezberdintasunetatik ere ere ikasiz. 

2.- I.S.M.∞.Z.: “The sea as source of social, economic and cultural heritage in Holland and the Basque Country" izeneko egitasmoak “itsasoa ardatz”, gure ondare amankomuna ikuspuntu giza-ekonomikotik aztertzea du helburu eta ondare natural honek biziraun dezan nola lagundu dezakegun aztertzea. 

Beraz, gure ikasleak Europako ondare kulturalaren garrantziari buruz hausnarketa egiten ari dira eta euren konpetentzia linguistikoak zein komunikatiboak sendotzen. 

Egitasmo honek Europako Komisioaren oniritzia merezi izan zuen 2018an eta berriro ere 2020ean beste bi urterako ​Erasmus+ errekonozimendu eta laguntza eman digute. Horri esker, Holandako aipatutako ikastetxearekin elkarlanean jarduteko aukera dute gure ikasleek.