Gure ikastetxeak 22.Korrikarekin bat egin du. Ilusio handiz elkartu gara, goizeko 04:00tan, ikasle, irakasle eta gurasoak 1947 kilometrora elkarrekin abiatzeko. Irrika, urduritasuna… lekukoa gure eskuetan. Tipi – Tapa Korrika!
Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, egunero bezala baina modu berezian, herriko ikastetxe guztiekin eta Zarauzko Udalarekin batera gaia landu dugu. Astean zehar gaia lantzen egon ondoren, gaurko eguna era berezian ospatu dugu eskolan.
Gaur, otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Gaur egun, mundu osoko ikertzaileen %30 baino gutxiago dira emakumeak. Emakume ikasle guztien % 30ek soilik hautatzen dituzte zientziarekin, teknologiarekin eta matematikarekin lotutako arloak goi-mailako hezkuntzan, UNESCOren datuen arabera (2014 – 2016). Genero-aurreiritziek eta estereotipoek neskak eta emakumeak zientziarekin lotutako alorretatik urruntzen dituzte. Antoniano Ikastetxean