Antoniano Ikastetxea osatzen dugun Hezkuntza Komunitateko kide guztiok Urte Berriarekin batera zuen erronka eta ilusioak bete daitezen opa dizuegu. Datozen egunotan ere jarrai dezagun elkar zaintzen eta maitatzen! 2023an ere bihotzez lan egiten jarraituko dugu!
Dakizuen bezala, urtero EITBk Maratoi solidarioan pertsona eta elkarte desberdinek parte hartzera animatzen ditu eta kantu bat proposatzen du, dirua biltzeko idearekin. Aurten diru hori esklerosi anitzaren ikerkuntzarako erabiltzea erabaki dute “Geldiezinak gara” lelopean. Horretarako, Gatiburen “Euritan dantzan” kantuaren erritmora dantza egin dugu. Hemen doa emaitza! Gozatu!
EUSKARAREN EGUNA dela eta, aurten Zarauzko udalak 1. aldiz antolatu duen MEME lehiaketan parte hartu dugu eta gure ikasleen maila erakutsiz l. saria eskuratu dugu. DBH 3KO Isabel Martin, Ane Gurrutxaga eta Jon Sayalero izan dira gure txapeldunak. ZORIONAK HIRUKOTE!!!
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, atzokoan, ikastetxean hainbat ekintza burutu genituen. Ehundaka kantu eta artea euskaraz! Gozatu ederra hartu genuen. Gozoa delako, 365 egun Euskaraz!!!