Maiatzak 17 “LGTBIQ+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna” izanik, jarduera desberdinak egin dira aniztasunarekiko errespetuaren alde eta edozein indarkeriari 0 tolerantzia aldarrikatuz. Gure ikastetxea aniztasunaren kolore guztiez bete da!
Maiatzak 17 “LGTBIQ+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna” izanik, jarduera desberdinak egin dira aniztasunarekiko errespetuaren alde eta edozein indarkeriari 0 tolerantzia aldarrikatuz. Gure ikastetxea aniztasunaren kolore guztiez bete da!
Erasmus + akreditazioaren harira, Maite Alonso Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria izan da Zarauzko Antoniano Ikastetxean Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria den Maite Alonso andereak eta Eva Blanco andereak, Euskadiko Eskola Kontseiluko idazkari teknikoak, bertatik bertara ezagutu nahi izan dute Antoniano Ikastetxearen proiektua eta aurten parte hartu duten ikasleekin solasaldian aritu da. Erasmus akreditazioa, Europar Komisioak egiten
Gure Ikastetxean Erasmus+ Akreditazioa lortu dugu, marka galanta! 2017an hasi eta egun arte, bi poiektuen onespena jaso dugu Europako Erasmus+ programan eta hori gutxi balitz, oraingoan, akreditazioa ere eskuratu dugu. Baina, zer da Erasmus akreditazioa? Bada, Erasmus akreditazioa, Europar Komisioak egiten duen errekonozimendua da eta aurten, Euskal Autonomia Erkidegoan 16 eskolek lortu dute. 16 horietako
Ilusioz ospatu dugu ikastetxean ere egun berezi hau! Eskerrik asko etxetik ekarritako argazki guztiengatik. Horiei esker posible izan dugu gure inguruan ditugun hainbat emakume zoragarri ikustaraztea. Sarreretako hormairudietan ikus ditzakezue. Elkarrekin mundua aldatzen ari gara!
Inauteri, ihauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz eta dantzaz ospatzen ditugun egun hauek. Aurten “Euskal mitologia” hurbildu nahi izan dugu ikastetxera. Eskolako txikienek kaleak alaitu dituzte eta handiek “Inauteri Show-az” gozatu dute.
Hilaren 2an Kandelario, 5ean Santa Ageda…! Kopla hauek eta gehiago abestuz aritu gara Zarautzeko gune ezberdinetan (Torre Luzean, Musika Plazan, Udaletxe Plazan, Udaberri parean eta Paxo parean) eta eskolako frontoian, familiartekoak lagun, Santa Ageda bezpera ospatzeko.
Ikasle bakoitzari egokituta dagoen hezkuntza proiektu modernoa, urte 1etik aurrera. 🙆♀️🙆 Zatoz gu ezagutzera! 🤝 📲www.antoniano.eus/zatoz-gurera ☎️943 83 02 86 #antoniano #antonianoikastetxea #izenematea #ateirekiak #bisitapertsonalizatuak #matrikula #batdenontzatbatbakoitzarentzat
“Ayuda Contenedores” GKEak jaso ditu jada zuek ekarritako jostailuak!!! Ikastetxeko familien zein DBH2ko ikasleen laguntza eta inplikazioa ezinbestekoa izan da proiektuaren garapenerako; horregatik, Jostailu bilketan parte hartu duzuen guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Mila, mila esker!
Duela egun batzuk iragarri genuen DBH4koen Ikas Bidairako Otarraren zenbaki saritua 247 izan zen. Baina oraindik sariduna agertzea falta zaigu. Zenbaki saritua duenak, gurekin harremanetan jarri daiteke edo ikastetxetik pasa.