Bi aste daramatzagu ikasturte berezi honetan murgilduta eta eskola osatzen dugun langile, ikasle eta familien elkarlanari esker, oso ondo hasi dugu ikasturtea. Hemen duzue laburpentxo bat eskolako zuzendariaren hitzetan.
Asteartean, ekainaren 16ean, DBH4koen agurra izan genuen. Agur berezia, birtuala baina magikoa!! Gure emozioek bat egin zuten saretik haratago. Beti hemen izango gaituzue!!
Aurten ere ospatu dugu San Antonio, topa eta guzti! Abesti, pintxo, argazki eder, irudi zoragarri eta gure olinpiada txikiak ere izan ditugu. Argazki bilduma bat egiten ari gara eta laster izango duzue Alexian. Gora San Antonio!
Atera dira “Maiatza hitzen saltsa “lehiketako ikasle saridunak! Aupa zuek artistak! Ez da erraza izan hainbeste lan jaso eta gero!! Mila esker partehartzaile guztiei!! Jarraitu euskaraz gozatzen!! Saridunen lanen argazkiak Alexian dauzkazue!
Aurten ere San Antonio hemen dago, eta elkarrekin ospatu nahi dugu, birtualki bada ere! Horretarako, astean zehar egiteko hainbat ekintza antolatu ditugu. Gora San Antonio!
Jolastu etxean, jokatu Euskaraldia! Hasi da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala! Euskal Herriko osoko 196.000 lagunek eman dute izena ahobizi edo belarriprest modura aritzeko 11 egunetan. Ahobizi eta belarriprest modura hizkuntza-ohiturak aldatzeari ekingo diote partaideek hurrengo 11 egunetan. Animatzen zara? Hona hemen web orrirako sarrera: https://euskaraldia.eus/es/.
Aste hauetan zehar, hainbat online baliabide bidali dizkizuegu, etxealdia modu xamurragoan eramaten laguntzeko asmoz. Oraingo honetan, online baliabide horiek eta erabilgarri izango zaizkizuen beste batzuk, “sites gune” batean bildu ditugu eta zuentzat eskuragarri jarri ditugu esteka honetan. Bertan, etapa bakoitzean, gaien arabera antolatutako atalak topatuko dituzue. Sites gune hau aurrerantzean ere baliabide gehiagorekin elikatzen jarraitu