Sukaldaritzan murgilduta egon dira LH6ko ikasleak hiruhileko honetan, osagai, prozesu eta alderdi teknikoak ikasiz. Etxean zein eskolan sukaldean ibili dira eta oraingoan ekintza berezia burutu dute. Gure hezkuntza komunitatean ditugun kultura zein hizkuntzak baloratu eta ospatzeko, bi errezeta egin dituzte, bata eslovenieraz eta beste errusieraz. Komunikazioa erdigunean jarriz, hitzezko zein hitzik gabeko komunikazio baliabideak martxan