Gure LH 3 eta LH 4ko ikasleak Donostia Zinemaldiak Ikastetxeentzat antolatutako ekimenean parte hartu dute. Aukera ederra izan da historiaurrera bidaiatu eta sumendiak hobeto ezagutzeko!!! Feifei otsokumeak zenbat erakutsi digun!
Gure LH 3 eta LH 4ko ikasleak Donostia Zinemaldiak Ikastetxeentzat antolatutako ekimenean parte hartu dute. Aukera ederra izan da historiaurrera bidaiatu eta sumendiak hobeto ezagutzeko!!! Feifei otsokumeak zenbat erakutsi digun!
Aste honetan, LH 5eko ikasleok Hondarribian ingeleseko hizkuntza murgilketa (WIE) aurrera eraman dugu. Gure ikastetxeko helburu estrategikoa den eleaniztasuna sakontzeaz gain, ikastaldeen arteko eta tutoreekiko harremanak sendotu eta gutako bakoitzaren konpetentziak garatu ditugu. Elkarrekin jarduera eta jolas pila bat egiteko aukera izan dugu, ederra gozatua! Gogoratzeko moduko astea izan da benetan.
LH 5eko ikasleak beraien etxea Smarthome bihurtzeko ideia izan dute. Aurreko astean energiari buruz hitz egiten ari ginela, konturatu ginen gure etxeetan oraindik ere, energia gehiegi xahutzen dugula, kasu askotan, alferrik. Hau honela, zer egin genezake? Ideia zaparrada guztien artean, gure etxebizitzak jasangarriagoak egiteko ideia atera zen. Honen inguruan irakurtzen aritu ginen, eta aukeretako bat
Aurreko astean irteera berezi bat egin genuen, Errealeko zelaia eta instalakuntzak ikusteko aukera izan genuen. Egun batez, benetan protagonistak sentitu ginen! Bazkal ondoren, “Chillida Leku” bisitatu genuen, han ere asko gozatu genuen!
Gaur, gure LH 3 eta LH 4ko ikasleek Tolosako Topic-en bizi den Mariona ezagutu dute, eta gainera bakoitzak berea sortu du! Honez gain, hantxe bertan eskeini diguten ikuskizuna ere gozatzeko aukera izan dute. Eskerrik asko Topic, txontxongiloekin batera hazten uzteagatik!
Egun haundia benetan guztientzat! LH5ekoak lehen aldiz dira LAGUN HAUNDI, eta txikiak ere irrikitan zeuden handien zai… Bikoteak egin orduko, haundiak dantzan jarri zituzten; ondoren, lasaixeago, bikote bakoitzak bere erretratua marraztu zuen. Momentu paregabeak bizi izan genituen!
Azken bi aste hauetan migrazioa izan dute mintzagai LH6tik hasi eta DBH2ra arteko ikasleek. Batetik LH6ko ikasleek eta DBH 1-2ko ikasleek Alboan Gkeak Munoan jarritako karpan parte hartzeko aukera izan zuten. LH6koek antzarraren bidezko joko tradizionalarekin “Mugarik gabeko mundu bat” jarduera burutu zuten eta DBH 1-2koek, aldiz, “Skape room” metodologia erabiliz emakume migratuen tokian jarrri ziren.
Astelehenetik ostiralera ingelesez ari dira gure ikasleak! WIE proiektuarekin Hondarribian ditugu, euriz eta ingelesez blai eginda, pozik, irrifartsu!
Ikasturte amaiera honetan “Lagun handi -lagun txiki” proiktuaren barruan azken saioa izan dugu. Gure laguna agurtzea tokatu zaigu baina bihotzean daramagu betirako. Kalean, jolasgaraian, jangelan… elkartuko gara. Bai noski!
Oraingoan idazle bihurtu dira LH4ko ikasleak, ipuinak idatzi, ilustratu eta LH3ko ikasleei oparitu dizkiete! Zer sorpresa jaso duten!