Gure haurrek ederki gozatu dute azken asteetan egindako esperimentazio tailerretan. Material ezberdinek sortarazi dizkieten emozioak kanporatuz bizipen berriak gozatzeko aukera izan dute.
Eskolako gurasoak gure haurraren aho osasunari buruzko hitzaldi interesgarri batean parte hartu dute. Bertan jaso dituzte zenbait aholku eta gomendio Maitane Naya odontopediatraren eskutik. Eskerrik asko Maitane Naya!!
Apirilaren 23a Liburuaren eguna aitzaki harturik, azken bi aste hauetan gurasoak ipuin kontalari lanetan jardun dute. Ipuinak hizkuntza askotan entzuteko aukera izan dugu: euskaraz, katalanez, gazteleraz, japonieraz, ukranieraz,… Eskerrik asko familia!! Gure ikasleak ipuinak eta liburuak maitatzen laguntzeagatik!!
Sagarra egunero HH5ekoekin, hamaiketakoan jaten dugu. Eta honez gain , oraingo hontan, fruta desberdin asko probatzea nahi izan dugu. Nahastu…eta ea ze zapore desberdin ateratzen zaizkigun!!! Elikadura osasuntsuak duen garrantzia ematen diogu, eta ohitura osasungarriak barneratzen laguntzen diegu.
HH5ekook 2 eguneko irteera egin dugu “Irrisarri Land”era. Jolastokiak, zaldien ibilbidea, tirolina txikia, ikaztegia, zubi tibetarra, herri kirolak… Ze ondo pasa dugun!! (Argazkiak Alexian aurkituko dituzue)
Atzo goizean “Karlos Argiñano”ren jatetxea erakutzi zigun “Maria”k. Eta ondoren Inurritzako biotopoa, erreka eta Gustav itsasontzia ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldean berriz, Arantxaren laguntzarekin, letxu moreak, letxu berdeak eta ilarrak landatzen izan ginen gure baratzean, Hori egun zoragarria!!