Udazkeneko irteera egin, eta hostoak bildu ondoren, kromatografia erabili dugu koloreetako hostoen pigmentuak banatzeko. Zenbat kolore desberdin atera zaizkigun!!! Ze polita!!!
Gaur HH4koak baratzera atera gara hamaiketakoa egitera. Eta ze sorpresa gure zuhaitzak eta landareak ikustean! Denak fruituz beteta!! Udareak, sagarrak, kiwiak, intxaurrak, urrak, pikuak, laranjak, limoiak, tomateak…. UDAZKEN ZORAGARRIA!!!
5 urteko gelakoek ekainaren 19an esan zioten agur ikasturteari eta Haur Hezkuntzako etapa itxi dutela eta Lehen Hezkuntzako eskailerak igotzeko prest daudela adierazteko “agur berezi bat” egin zuten. Hona hemen bideoa.