Apirilak 18 eta 19 an Irrisarriland-en izan gara. Bertan, izaera esperimentatzailea eta praktikoa duten tailerretan parte hartu dugu. Natura eta mitologian murgilduz gozatu dugu . Irteera ahaztezina benetan.
Apirilak 18 eta 19 an Irrisarriland-en izan gara. Bertan, izaera esperimentatzailea eta praktikoa duten tailerretan parte hartu dugu. Natura eta mitologian murgilduz gozatu dugu . Irteera ahaztezina benetan.
Oraingo hontan HH4ko haurrak lanbideen proiektuan murgildu dira, eta gauza asko ikasi dituzte: lanbideen izenak, zer egiten duten, erabiltzen dituzten tresnak, abestiak eta olerkiak… Eta bukatzeko… guraso eta aiton amonen bisita! Beraiek dituzten edo izan dituzten lanak aurkezteko. Mila esker denori!
Antoniano ikastetxean urtero optometristaren bisita jasotzen dugu, HH5-eko ikasleei azterketa bat egitera. Badira urte batzuk azteketa hauek egiten hasi ginela gure ikasleei, izan ere, ikasleek jasotzen duten informazioaren %80a, begietatik sartzen da eta gainera ikasketa prozesuan geureganatzen ditugunen portzentai handi bat zuzenean ikusmenarekin lotua dago. Begiak espazioan modu egokian mugitzea, enfokatzeko gaitasuna izatea, eta bi
Emozioak jaiotzen garen unetik daude presente gure bizitzan eta paper garrantzitsua dute bai gure izaeraren eraikuntzan, eta baita gizartean ditugun interakzioetan ere. Emozioek prozesu ebolutibo guztietan parte hartzen dute: komunikazioaren garapenean, sozializazioaren ezagueran, informazioaren prozesamenduan, atxikimenduan, garapen moralean… Gure emozioak identifikatzen eta onartzen ikasteko, ezinbestekoa da txikitatik eskolan emoziak lantzea. Hori dela eta
HH1 en, ostiralero, tailer berezi bat eskaintzen ari gara, gure txikien garapen integrala sustatzeko. Hala, jolas manipulatiboak eta esperimentalak aurkeztu dizkiegu astez aste, nola mugikortasuna, hala kognizioa eta irudimena lantzeko modu ludikoan. Jolastuz ikasten dute adin honetan, eta sozializatzeko modu ezin hobea da.
Goizero-goizero Josh gure gelara sartzen da: Good Morning! luze eta indartsu bat esanez. Josh gelara sartzean ingelesez egiten dugu, ipuinak kontatzen dizkigu, abestiak entzun eta gure jolasetan murgiltzen da, horrela, hizkuntza era naturalean barneratzen dugu. Enjoy English!
Psikomotrizitateak leku nabarmena du gure eskolan, haurren garapen fisiko, psikiko zein emozionala garatzea ahalbideratzen duelako. Mugimendua eta jolas askea oinarri izanik, gure txikiek barruan dituzten beldur, ideia eta zalantzekin jolasteko aukera izaten dute, hauei erantzuna bilatzeko saiakeran. Izan ere, psikomotrizitatean, jolasa, mugimenduaren adierazpen poetikoa da eta gizakiaren osagairik emozionalenak agertzeko ibiligailu nagusia. Besteekin jolastuz barruko
Esperimentazioaren bidez, gure txikiei lagundu nahi diegu adierazpen era anitzak garatzen. Beraz, saio hauen bitartez gure neska-mutilen sormena, hitzezko komunikazioa, hitzik gabe komunikazioa eta mugimendua lantzea da helburua. Ez al da ikasteko era dibertigarria? IMG_4065 (1) IMG_4066 IMG_4067 (1) IMG_4068 IMG_4069I MG_4081 IMG_4085
Oporrak laister ditugula eta, HH5 eta LH1eko ikasleok Santa Ana egoitzan izan gara, Gabon kantak abesten gure nagusiei. Momentu hunkigarriak izan dira!
Egokitzapen prozesuan zenbat emozio dantzan gure barnean, tristura, jakin-mina, urduritasuna, harridura, algara, negarra, garrasia, irribarrea… zenbat sentipen eta bizipen! Dudarik gabe momentu hunkigarriak dira haurraren eskolaratzeko lehenengo egunak. Zuen txikiak familiarteko ingurune ezagun eta segurutik, ezezaguna zaion ingurune berri bati aurre egitera pasa dira. Kontziente gara egokitzapen garaiak familiarengan sortzen duen eragin emozionalez, etxeko giroa