Eguraldia lagun gure DBH1, 2 eta 3ko ikasleek irteera desberdinak izan dituzte. DBH1ekoak Iruñako Planetariumean izan dira “Izarrak, teknologia, zirrarak…” ikuskizunaz gozatzen. DBH2koak, berriz, Bertizen izan dira bi egunez eta inguru honek eskaintzen dituen parajeez aparte, via ferrata eta zuhaitz parkeko hainbat aktibitatez gozatu dute: tirolina, soka zirkuituak, etab. DBH3koak Zuhatzan izan dira, uharteak eskaintzen