Joan den Irailaren 22an, urtero moduan, Pagoetako parke naturalean pasa genuen eguna eskola guztiak. Eguraldia lagun, naturan eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen! Argazkiak Alexian dituzue.
Ostiralean Salbideko parkean izan ginen. Goiz buelta izan zen, eta opor ondoren berriro gelako lagunekin jolasteko aukera aparta!!! Ea noiz bueltatzen garen!!! Argazkiak ALEXIAN aurkituko dituzue
Udako oporraldiaren ondoren, irailaren 8an, goizeko 10:00etatik 12:30etara, ikasturteari hasiera emango diogu LH eta DBHko etapetan. Haur Hezkuntzan, irailaren 11an 9:00etatik 12:30etara izango da hasiera. Lehen astean, 11tik 15ra, eskolak goizez bakarrik izango dira, eta irailaren 18tik aurrera goizez eta arratsaldez. Jangela eta zaintza zerbitzuak irailaren 11an hasiko dira (izena idazkaritzan eman irailaren 1etik 8ra bitartean).