DBH2ko Lagun Handiok, gure LH2ko Lagun Txikiak eskutik hartu eta Zarauzko eraikuntza nagusien historia ezagutzera irten ginen aurreko asten. Eguraldi ona lagun, arratsalde ederra pasa genuen! Argazkiak Alexian dituzue.
EKIALDE izena du ikastetxean euskara bultzatzeko elkartzen den ikasle taldeak. Eta gaur bilera egin du 2018ko erronkak zehazteko. Bilera emankor eta ederra izan da. Lan egiteko prest daude denak! Zoragarriak zarete!
Urtarrilaren 19an, ostirala danborrada eguna ospatu genuen Antoniano ikastetxean. Haur Hezkuntzako ikasle guztiak jaitsi ziren frontoira beraien danborrekin hainbat abesti jotzera senide guztien aurrean. Oso egun polita izan zen eta asko gozatu genuen bertan egon ginen guztiok. Argazkiak ALEXIAn aurkituko dituzue
Workshopak Antonianon Aurreko ostegun eta ostiralean ikastetxean Worksopak antolatu genituen. Bertan, gure ikaleek, LH5etik hasi eta DBH3ra artekoek, 14 tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Hona hemen, link honetan tailerretan grabatutako bideoekin egindako montaia. Goza ezazue!
Atzo Haur Hezkuntzakoek “Itsasoa eta Piratak” proiektu berriari hasiera eman genion. Proiektuen bidez lan egiteak haurrei ahotsa ematea suposatzen du; horrez gain, taldean ikasi eta bizitzeko aukera ere ematen digu. Begira, begira ze sorpresa ederra prestatu genuen familientzako!
Hasi dugu urte berria eta spaguetti tailerrean pastarekin jolastu, dastatu, ukitu… eta ongi pasatzeaz arduratu gara. On egin! Irinaren tailerrean berriz, gelan irina erabili eta berarekin jolastu dugu. Ikusi besterik ez zein ederki pasatzen dugun! Argazkiak ALEXIAn aurkituko dituzue.
Tabakaleratik etorri zaigu Aitor zine esperimentalaren inguruan gauzak erakutsi eta zinearekin esperimentatzen jartzera. Atzo, asteartea, pelikula zati batzuk ikusten aritu ginen. Gaur ideiak sortu eta grabatzen jarri gara. Eta urtarrilean Tabakalerara joango gara muntaketa lana egitera. Ikasleak oso pozik ari dira lanean! Informazio gehiago hemen.